Onintza Enbeita
BIRA

Heroiak

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Brasilen gertatu da. 50.000 fededunen aurrean ari omen zen apaiza meza ematen. Gutxiago izatea ere posible da, baina edozelan ere, jende asko ikusten da irudietan. Mezak agintzen dituen testuetatik kanpo, zer esango abadeak, eta emakume lodiak ez omen direla zerura joango. Gizonak bai, itxuraz: haientzako malgua da San Pedrok zaintzen duen atea. Emakumeen kasuan gauzak zail, ordea. Atea estu samarra, eta ipurdiaren tamainaren arabera, ezin barrura sartu. Pentsatzen dut eliza katolikoko zenbait elementuk ohikoa duten ildoari jarraituz, fisikoki nolakoak izan behar dugun erabakitzen hasi nahiko zuela apaiz horrek. Horrela, denok izango gara gizonen gustagarri eta atsegin emaile. Denok hitz gutxikoak, ama onak, maitale finak, otzanak eta gainera argalak. Zer gehiago nahi du gure patriarkatu misogino unibertsalak?

Jaungoikoari eskerrak emango zizkioten mezatara sartu zirenean argal zeudenek, eta lodi sartu zirenek milagroa eskatuko zuten argal irteteko. Eta harrigarria bada ere, milaka haietatik guztietatik emakume bakarrak erreakzionatu zuen: igo agertokira eta abadea airean bota zuen. Milaka lagunetik bakarrak erreakzionatzea latza da, baina bada zerbait hainbeste zentzugabekeriaren aurrean. Halako heroi txikiek egiten dute mundua ederrago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.