Onintza Enbeita
BIRA

Hau urte hau

2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Guztiok erori gara. Etxealdian lasai egon ginenok udak asaldatu gaitu. Udan lasai egon denak ezin du ziurtasunik aurkitu neguan. Umeak eskolara bidali dituenak ez daki noiz arte egongo diren han. Oraindik ABEEan jarraitzen dutenek Lanbiden amaituko duten susmoa daukate. Maitalea ikusteko hiru hilabete itxaron zuenak harekiko erakarmena galdu egin du. Udako gaupasetan maitasuna topatzera ohituta zegoena, Tinderren galdu da. Haurdun dagoenak ez daki zer gertatuko den umea besoetan hartzen duenean. Gaixorik dagoenak ez daki birusa gorputzean sartzen bazaio bidaltzerik izango duen. Martxoa eta apirila ezin ditugu burutik kendu, eta urrirako prestatzeko esaten ari zaizkigu. Txertoa hartu nahi duena zoroa da, eta hartu nahi ez duena ere bai. Etxean gelditu ez diren gaixoak poliziak modu txarrean atxilotzen ditu. Maitasunerako eta elkar zaintzarako deiak gero eta urriagoak dira.

Bitartean, herritarrok arduragabeak garela esaten digutenek, ez dute ia ezer egin urria apirila baino hobea izan dadin. Hemendik hilabetera gaixotzen denak ez badu ospitalean oherik arduradunak ez dira maskararik gabe dabiltzanak. Hau urte hau izugarria izaten ari da. Badugu lana emozioak kudeatzen, bizitzen ari garen guztia gorputzean kabi dakigun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.