Onintza Enbeita
BIRA

Haserrea

2021eko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Zapatuan hitzaldi bat entzun nuenterraplanisten klubean. Bai, ezer zalantzan jarri ezin dugun garaiotan, edonor konparatzen da Miguel Bosérekin, eta horrela ez da erraza zenbait iritzi plazaratzea. Nik txertoa hartzeko asmoa daukat (aukeratu ezin dudanez, ematen didatena), baina horrek ez dit galarazten egiten ari diren txapuza ikustea. Ezta osasunaren izenean sartu dizkiguten gol guztien kontzientzia hartzea ere. Ez dut birusaren izatea zalantzan jarri, sekula; ezta haren larritasuna ere. Ospitaleak beteta daudena badakit, baina haserre nago honen guztiaren kudeaketarekin, eta haserre hori erakustea zilegi da.

Oraindik ere telefono bidezko kontsultak egiten dira. Osasun sistema publikoko langileek ezin dute egiten dutena baino gehiago egin, baina haren kudeatzaileek nahikoa lukete jende gehiago kontratatzea zerbitzu hobea eskaintzeko. AstraZenecaren lehen dosia hartu dutenek ez dakite zer gertatuko den euren txertaketa prozesuarekin, baina berdin dio. Zu zara gaixotasunaren hedapena ahalbidetzen duena aspaldi ikusi gabeko lagun bat besarkatzen baduzu edo kafea hartzeko maskara behar baino segundo gehiagoz kentzen baduzu edo txertorik hartzen ez baduzu.

Adina izango da agian, arrangura bestela, baina benetan, super nazkatuta nago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.