Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Handia

2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Handia zen Migel Joakin Elizegi: 2,30 metro luze eta 180 kilotik gora pisuan. Batek daki: 1818an jaio ordez egun sortu izan balitz, beharbada, izar euskaldun bat izango genukeen NBAn. Baina XIX. mende hartako Altzon, 20 bat urte zituela, akromegalia moduren batek erasandako gazteak ez zuen etorkizun oparorik; batik bat, gaitzak lanerako ahul utzi zuela kontuan hartuta.

Baina orduko Altzora ere aise iristen ziren kanpoko berriak, eta P.T. Barnumem munstroen erakustaldien arrakastaren usaineragaraiko lauzpabost ekintzailek enpresa sortu, Migel Joakinen familia limurtu eta Altzoko Handia zirkuko animalia bihurtu zuten. Espainia, Frantzia, Portugal, Erresuma Batua... Hara eta hona ibili zuten gizarajoa, eta erreginak, hiru gutxienez, ezagutu zituen. Distira hark ez zuen Migel Joakin pozten, ordea, eta «goazen Altzora, goazen Altzora», erregutzen zuen. Handia, neurriz kanpokoa, desberdina, munstroa izatearen minak jota bizi izan zen, 43 bat urterekin hil zen arte.

David Azurza musikariak eta Koldo Izagirre idazleak umeentzako opera egin dute orain Altzoko Handiaren istorioan oinarrituta. Handia egin dute. Handiagoa egin dugu monsters high-ek liluratzen gaituzten garaiotan gure munstro errukigarria ahanzturan edukita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.