Ainize Madariaga

(H)ura bagara

2024ko maiatzaren 28a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Oro kontrol pean edo gabean. Adierazpideak hertsiki lotuak dira izateko manerei. Batzuek gozatzen dute beren baitako antolaketa geometrikoegiari kontrastea egitea neholako mugarik gabeko arte motekin. Bertze hainbatendako, berriz, sorkuntzak behar du izan  aurreikusitakoaren kalkoa. Eskutik ezin die ihes egin deusek. Hango hark, aldiz, bilatuko du eskuek segi diezaietela lats lasterraren sigi-sagei.

Nahiz eta Eñaut Aiartzaguena artistaren akuarela-kreazioetan kontrakoa iduri, berarekin ikasi duguna da ura menderaezina dela. Harrigarriak dira Aiartzaguenaren obrak, liluragarriak, ñabarduraz beteak eta freskoak.

Alabaina, akuarelan ari denak onartu beharko luke aurreikuspenek ezin dutela arrunt bat egin bukaerako emaitzarekin. Ura baldin bagara ere —bai planetan, bai ere gorputzean—, ez da nehondik ere guhauren esku; funtsean, geure buruaren gisa berean. Urak du beti azken hitza: menderaezina baita. Bizi-emaile den bezainbat herio-ekarle da. Atzemanezina da, amodioaren gisan. Iradoki egin behar da, beraz; izanen dena gabe, izan daitekeenarekin baltsan egin behar da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.