Bira

Gutaz

Onintza Enbeita
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Bigarren perfila prestatzen ari zen talde bati klasea eman ondoren bulegorantza nindoan. Astelehen goizeroko moduan aharrausi batean nindoan kotxean irratiak berria eman zuenean. Logurea eten egin zitzaidan, eta zerbait apurtu zitzaidan non den esaten ez dakidan leku horretan. Nik ez nuen Mikel Laboa ezagutu; ez nuen inoiz harekin aurrez aurre hitz egiteko plazerik izan. Eta hala ere, beti egon da hor: etxean ikasi genituen kantuetan, agurretan eta ongi etorrietan, maitasunean, manifestazio amaigabeetan, bertsoetan... ez dakit azken ihesa betea izan ote zuen, edo bakea aurkituko zuen, baina guk orain ere etxe ertzeko loreak maite ditugu. Eta ikusten dugu liliak hosto hosto nola erantzi daitezkeen gizona kantuz kantu erantzi genuen moduan. Kontua da, musikaria erantzi ahala kantuak geure egin genituela, eta orain, kantatzen ditugunean, gu ere eranzten gara. Geuretzat izan ditugun gauzei buruz hitz egiten digute oraindik ere Laboak kantatzen zizkigun kantuek: izarrez eta hautsez, txoriez eta hegoez, negu hurbilaz eta uda beteko beroaz, zilbor esteez, lekeitioez, aintzinako bihotzez, Iturengo arotzaz, zure begien dir-dir eztiaz, aterpea eskatzen duten gizonez, egun saminez, neskatilen irriez eta Goizuetako gizon batez, liluraz... eta batez ere gutaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.