Ainize Madariaga

Guhaur

2023ko abenduaren 27a
05:00
Entzun

«Jauzi kualitatiboaren handia, Seaskak: nazioarteko kolegio berria sortu baitu Senperen!», bota dit adiskideak, sarkasmoa-edo lagun, «Aturritik goitikoak gomitatzen baititu, bai eta Ebroz pekoak ere».

Ez dut berehalakoan ulertu.

Eskuorria eman didan arte, zeinak deitzen baititu jendeak ikastetxearen aldeko diru ematera. Horraino, dena ongi, kosmobisio partekatuaren baitakoa.

Alta, jarraian ageri da: «Mugaz gaineko bizi eremu honetan ikasleak mugaren bi aldetatik datoz kolegiora». Frantses hizkuntzaz ere, zalantzarik balitz engoitik. Zazpi lerrotan, orotara sei aldiz errepikatzen da «muga», edo eta «transfrontalier» [mugaz haraindikoa]. Reykjanes penintsulako sumendiari nola, zornea turrustaka dario mapari, hau erresumina! Guk geuk geure buruari nola ezartzen dizkiogun orbanak, alienazioaren lan sotil sutsuaren fruitu emankorra.

Euskararen mapa aska dezagun erdaren atzaparretatik —horrekin aski lan!—, orain hasteko libratzen guk geuk geure buruari eraiki txarrantxetatik. Gu bakarra baikara, bi letren arteko arraildurak galaraziko liguke zentzua, nor izatea bera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.