Onintza Enbeita

Gu

2024ko azaroaren 14a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Lagun madrildar bat izan dugu hemen asteburuan. Esan zidan pena emango liokeela Bilbok Madrileko erdiguneak izan duen bilakaera izateak. Auzo batean bizi da bera, baina lehen asko joaten zen erdigunera; orain ezin omen da ezer egin. Beti ei dago jende asko, eta zarata, eta bertako komertzioaren ordez frankiziak nonahi, eta turistentzat irekitako katxibatxez betetako denak, eta nola jendea oporretan dagoen edozein ordutan etxe barruan sekulako festak, eta… azken aldietan Europan zehar egin dituen bidaietan hiri gehienetan gogaitu egin dela esan zidan, denek daukatela arazo bat: gu. Bai, gu. Hara eta hona gabiltzanok. Turismoaren masifikazioaren arazoa gurean ikusi arren, kanpoan usaindu egiten ez dugunok. Asteburu batek aurrekoak baino hiru ordu gehiago baditu, derrigor hegazkina hartu behar dugunok. Klima aldaketaz hitz egiten dugunok etengabe, baina alferrikako energia kontsumoa eta karbono arrastoa interesatzen ez zaizkigunak guk sortzen ditugunean. Ez dakit zeren bila gabiltzan, baina etxean estaltzen ez ditugun zuloak kanpoan estaltzea gaitza da. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.