Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Grebaz

2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Barkatuko didazue, baina tuntunegia naiz politikaren ikuspuntu makiaveliko bat izateko, eta, ondorioz, ekidistantziaren eremu goxoan aterpetuko naiz gaurko greba deialdiari dagokionez; hau da, berdin-berdin maitatuko ditut klase irizpideak lehenetsiz lanuztea egingo dutenak zein nazio arrazoietan bermatuz lanerako bidea hartuko dutenak, aita eta ama berdin-berdin maitatzen diren bezala. Gainera, zer arraio, ni bizi naizen probintzia honetan ez gaituzte deitu grebara, ez gaur, ez irailaren 25ean ere.

Nolanahi ere, Makiaveloz ahaztuz gero, auzi interesgarriak sumatu ditut loratzen azken deialdietan. Esaterako, feministek proposatutako zaintza greba, etxeko lanik ez egiteko deia: garbiketa, bazkaria, umearen fardel aldaketa, merienda, aitonaren botikak... Jar gaitezen pentsatzen egun batez hori guztia egiteari utziko balitzaio zein litzatekeen deskalabruaren tamaina: mila puskatan txikituko litzateke gure antolaketa guztia. Eta, hala ere, ez diegu baliorik aitortzen ez ekonomia errealean, ez irrealean; alderantziz, lanaren noblezia ukatzen diegu zeregin horiei. Kaleko atetik barrurakoak baitira, etxekoak, ez gizartearen onura orokorrekoak. Egia, pribatu eta publikoaren artean hesi gotor hori jarri zuenak zapalkuntza betikotzeko tresna indartsuenetako bat asmatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.