Onintza Enbeita

Gorrotoa

2024ko urriaren 25a
05:00
Entzun

Sistema kapitalistak aberatsak garela sinetsarazi digu. Ez gara, ordea: gehienon etxeak banketxeenak dira, jende esplotatuak egindako arropa erosten dugu ezin dugulako besterik ordaindu, janari merkea eta txarra kontsumitzen dugu, edozein momentutan lan gabe gelditu gaitezke lau euroren truke… Hala ere, harrotu egiten gara gu baino pobreagoa den jendearekin. Gu baino txiroagoak direnengan delinkuentzia ikusten dugu, beharrizan gabe laguntzak eskatzen dituztela sinisten dugu, haiek hurbil badaude ez gara seguru sentitzen, eta, gure miseria banatu alde, poltsikotik erortzen zaizkigun xentimoak ematen dizkiegu. 

Zoritxarrekoak gu. Pobrezia sortu egiten duen sistema batek irentsita zoriontsu bizi gara, ustez, baina gero, gorroto ditugu guk elikatzen dugun sistema horrek sortzen dituen pobreak. Ez ditugu gure kaleetan nahi, ez ditugu gure auzoetan nahi. Segurtasuna baino gehiago, ispilua da arazoa. Afari solidarioak ematea debekatzen dutenek edozein momentutan bultza gaitzakete gu ere amildegira. Gorrotoa behar den lekura bideratu behar genuke, badaezpada ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.