Ainize Madariaga

Gona peko gonadak

2024ko ekainaren 9a
05:00
Entzun

Hirugarren hori, denen zango eta gona petik sigi-sagaka ibiltzen da: etxeko Pipiñoa; autodidakta; egokitzaile profesionala. Zaharrenengandik behar diren eta ez diren guzien xurgatzen abilki dabilen hori. Premuari, usu, tapiza gorria hedatu izan bazaio; gazteena, gehienetan, bere buruaren zerbitzari izaten da. Etxe horretan harat-honat franko izaten denez, ezkaratzeko erridauak maiztasun handiz astintzen dira. Hilabeteak joan, hilabeteak jin; egun batez, bisitetako bat ohartua da hirugarren haurraz: «Zeinen prestua duzuen Beñat». Mahaiaren ingurukoek elkarri so egin diote, ezin sesituz: «Nor duzu Beñat? Ez baitugu semerik etxe honetan». Zorrien inbasioak ilea motzarazi dionez, mutikotzat dute; eskolan ere, trufatu zaizkio horrengatik. «Baina zerendako erran didazu Beñat deitzen zarela, neska baldin bazara?». Haurrak ukan du errefera, begietara so eginez, lasai-lasai: «Pitilina barne-barnean dut». Egia borobilagorik nekez: gona peko gonadak ongi sartuak baititugu denok berdin; eraikuntza kulturalak ditu ilkiarazten, direnak baino ezberdinagoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.