Onintza Enbeita

Gizonkeria

2024ko azaroaren 26a
05:00
Entzun

Aspaldi ikasi genuen zein zaila zen gorputz desberdinetik kantatzea. Bertsolaritza beti ez zitzaigun etxe goxoa egin, baina lortu genuen guretzako lekua egitea. Egungo bertsolaritzan emakumeon gorputzak baino desberdinagoak badira. Janzkeraz eta izaeraz. Niri poza ematen dit. Ardura ere bai. Ez nioke neure buruari barkatuko beste batzuk gu sentitu ginen bezain deseroso senti ez daitezen ezer ez egitea. Geuretzen ari garen etxe honetan disidentzia gehiagok kabitu behar dute; derrigor. Bestela, gizarte mugimendua izango gara agian, baina ez gara gizartearekin batera garatuko, ez aldatuko, ez ibiliko. 

Gizartea ere astiro doa, dena-den. Hain astiro ze, gizon bezala sozializatutako bertsolari bat traje arrosarekin ikusteak nazka ematen baitie zenbaiti. Badirudi kantatzen duguna bezain politikoki zuzena izan behar dela agertokian performatzen duguna. 

Nik neuk ez diot ezer arrarorik ikusten Aner Peritzi: eskertu egiten diot den moduan azaltzeko duen ausardia. Ordea, nazka itzela ematen didate anonimotasuna eta gizonkeria gurutzatzen diren lekutik idazten dutenek.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.