Itxaro Borda

Gizaro

2025eko otsailaren 27a
05:00
Entzun

Hiru zatitako dokumental bat ikusi dut Arte katean, virilité kontzeptuaren bilakaera toxikoaren mekanismoak deseraikitzen zituena. Kezkatzekoa bada, Trump, Musk, Zuckerberg edo Thiel ultra-aberatsak, emazteen aurkako diskurtso errotik maskulinistak moldatzen ari direla konturatzen garenean. Eredu gisa plazaratzen dira eta biderkatzen dabil «gizona gizon eta apezak azken hitza bere» filosofia berriz martxan eman nahi dutenen saldo mediatikoa.

Badakizue engoitik hiztegietako sagua naizela eta duda arkaiko bat dudanean Lhanderen sumara jotzen dudala. Lehenik, halere, kuriositatez, Elhuyarri galdatu nion virilité hitzaren euskarazko itzulpena. Hitz positiboak baizik ez zizkidan eskaini, gizontasuna, kemena, adorea, ausardia. Alaina! Zergatik ez gizonkeria hondar urteotan nabarmenago diren gizarte fenomeno zakarrei egokitzeko? Lhandek gizaro edo gizakente bihurtu zuen erdal izen hori. Ez ninduen biziki laguntzen... baina, beti bezala, euskaraz ere, emakumeok gure bideak elez ele urratu behar ditugu, arsplaining eta biolentzia klaniko jaidurei buru egitekotan bederen!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.