Onintza Enbeita

Gerrak

2024ko irailaren 15a
05:00
Entzun

Ikusten ditut sarean ukrainarrak gerrarako nola batzen dituzten erakusten duten bideoak, eta aurpegia tximurtzen zait. Fronteaz ezer jakin nahi ez duten gizonak harrapatzen dituzte kalean, eta derrigortu egiten dituzte Errusiaren aurkako gerran sar daitezen. Hizkuntzak zaildu egiten du bideoak ondo ulertzea, baina beldurgarria da dena. Hemen ere gertatu zen halakorik. Anaia bat baino gehiago ziren etxe askotara sartu ziren faxistak, eta Euzko Gudarostean ari zen anaiaren truke etxean zeudenak derrigortuta eramaten zituzten haien bandoan ari zitezen. Gehienetan giza-ezkutu gisa.

Pentsatzen dut gerra moderno guztietan kokatzen garela baten edo bestearen alde, eta badakigula, egun, giza eskubideek baino gehiago agintzen dutela diruak eta geopolitikaren kontrolak. Hala ere, gerra guztiek daukate zerbait amankomuna: elkar oso ondo ezagutzen duen jendeak antolatzen ditu elkar sekula ikusi ez duen jendeak elkar hil dezan. Eta beti berdinek irabazten dute, eta aberatsak aberatsago egiten dira, eta hurrengo noren aurka jo erabakitzen dute.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.