Bira
Gelditu
Gaur mundua gelditu egingo dela irakurri nuen Espainiako kirol egunkari batean atzo. Egunkari horrek iturri fidagarrietatik ateratako datuen arabera, bostehun milioi lagunek ikusiko dute gaur Real Madrilek eta Bartzelonak jokatuko duten furbol partida. Munduak bueltaka jarraituko du, baina ulertzekoa da futbolzale horien mundu partikularra gelditu egingo dela. Laurogeita hamar minutuan pizzak, gominolak, garagardoa, ardoa, azkazalak... jan edo edango dituzte bostehun milioi lagunek, eta gu, bitartean, furgoneta batean etorriko gara Almeriatik etxerako bidean. Guretzat gaur ere mundua ez da geldituko. Kasualitatez ere ez dizkigute bisitak luzatuko, eta, gaur ere, labur egingo zaizkigu kristalaren beste aldera begira egindako minutuak. Euskal Herrira iristen garenerako atzoko zerbait izango da partida, munduak berdin jarraituko du bueltaka, eta gu hurrengo bisita prestatzen hasiko gara, gaur esan ez duguna hurrengoan esateko. Gaur mundua gelditu egingo dela irakurri nuenean, pentsatu nuen furgonetetan loak hartu ahal izateko errepideko marrak zenbatzeari uzten diogunean mundua gelditu egingo dela une batez; eta une horretatik aurrera, kilometroak memorian geldituko dira betiko. Eta munduak ordura arte baino askeago egingo du aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu