Euskaraz esan duzuna oso interesgarria iruditzen zaie, baina behar dute zuk zerbait esatea gaztelaniaz. Ez da nahi duten zerbait: ulertu egin behar duzu derrigor behar duten gauza bat dela. Gehienetan ez da gaztelaniaz egin dezazun eskatzen ari zaizun horri otu zaiona: norbaitek agindu dio hari. Esaten ari zaizu beste norbaitek esan diola eskatzeko gaztelaniaz egin dezazula. Azpitituluak jartzeko esaten baduzu, aitzakia onak erabiltzen dituzte: lan erantsia da, lan egiten duten etxearen hizkuntza politika ez da hori... beti bada zerbait. Gainera, zeu zara ulertu behar duena ez zarela zure ustezko jarraitzaileentzat bakarrik ari: egiteko eskatu dizuten hori hain garrantzitsua da, ezen milaka lagunek ulertu behar baitute.
Zenbat azalpen eman ditugun, zenbat aldiz esplikatu dugun kaka! Eta nik berez ez daukat gaztelaniaz hitz egiteko arazorik; aitzitik, nire lan publikoaren zati bat gaztelaniaz egin izan dut. Baina ez da gure gaitasun kontua: errespetu kontua da, duintasun kontua. Bai, amore ere askotan eman dut. Eztabaidan hasi eta neu sentiarazi nautelako gaizki, edo zergatik ez dudan egingo azaltzea baino errazagoa delako gaztelaniaz egitea, eta kito. Kontua da, guk besteen arrazoiak ulertzen ditugun bitartean, ez dirudiela gauzak aldatu egingo direnik.
BIRA
Gaztelaniaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu