Itxaro Borda

Gazteak etsai

2025eko otsailaren 20a
05:00
Entzun

Gutun ontzietara heltzen zaizkigun herriko etxeko paperetan eta irakurtzen ditugun egunkarien lehen orrialdeetako tituluetan nabaritzen da gazteak maite ez dituen gizarte batean bizi garela. Frantses gobernuak gazteak gaztigatzeko neurri zerrenda berri bat bozkarazi du. Baionan ere gauez ariko den eta garraio kolektiboetan ekingo duen brigada bi sortu dituzte. Ez da errana, baina adin bateko kideok, pentsatzen dugu, inplizituki, gazte salbaiegien kontra eraikitzen direla brigada hauek...

Ongi da hiriak segurtatzea, bereziki emakumeontzat. Euskal Herrian, Europa osoan bezala, jendaldeak zahartu dira —burgestu ere? euskaldunak barne?—, eta izpiritu kontserbadorea ari da nagusitzen, barrabasak izan ala ez, gazteak margenetara baztertuz. Adinekoak, halaber, ez dira azkenak jendetasunaren mugak errausteko. Espero dut alde orotarik plantakoak ematen duten herritarrak ere kontrolatuko dituztela munizipalek, eta ez bakarrik, muturraren arabera, Baiona gain haietatik, rap musika kaskoetan, hiri erdira jaisten diren gazte jada estigmatizatuak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.