Itxaro Borda

Gazako sarraskia

2025eko martxoaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Dror Mishani idazle israeldarrak erran berri du: «2023ko urriaren 7ko traumatismoak mendekuaz obsesionatu gizarte bat egin du gure herriaz». Eta hori da ikusten ari garena, Netanyahuren armadak hain nekez adostu menia edo tregua hautsi duenez geroztik. Soldaduak Gazan sartu ziren lehen egunean berean, lau ehun hil zenbatzen ziren zibilen artean, bigarren goizean beste hainbeste. Idazleak salatzen du palestinarrak jada aurpegirik eta jendetasunik gabeko etsai gisa kontsideratzen dituela Israeleko herritarren parte handi batek. 

Bada erran gabe dagoen zerbait Netanyahuren inguruko zapelatzen baitan, halako ideia zurrun bat, Donald Trumpek agian formulatu zuena, Gazako zerrendaz balneario bat egitearena aipatu zuenean. Iragan ostiralean, karia horretara, Israel Katz Defentsa ministroak manatu zion Tsahali ahalik eta Gazako lur gehien menderatzea, Hamasek bahituak askatzen ez baldin bazituen Israelek gero bereganatzeko moduan. Trumpek Gazako biztanleentzat asmaturiko nahitarako aldaira plana martxan ematea ere aurreikusten dute. Nork geldiaraziko du genozidio-makina hau?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.