Onintza Enbeita

Gauza ederrak

2024ko urriaren 30a
05:00
Entzun

Jende batek halaxe esan dit: «Nik egin dudan gauzarik onena ama izatea izan da!». Erantzuteko gogoa izaten dut batzuetan: «Nik lehen ere gauza ederrak egin ditut, gero!». Ez dut uste esan nahi dudana ulertuko lidaketenik. Beste batzuentzat bularra ematea baino esperientzia hoberik ez dago. Nik ez daukat burua apurtzeko asmorik: ahal badut, ondo, eta bestela paso. Damutu egin izan naiz zenbaiten aurrean halakoak esateaz. Jende erromantikoa ere badago: «Sentipen paregabea da izaki bizidun bat zure barruan sentitzea». Badu magia, bai; baina magikoagoa zait neure gorputza. 45 urtean azukrea eman diot, bermut eta garagardoz bete dut, sofan etzatera gonbidatu, kiroletik urrundu… eta hala ere, nik ezer agindu gabe jakin egin du zer egin behar duen nire barruan bizitza sortu dadin. Hain gaizki tratatu izan dudan hezur eta haragi pila honek ondo erantzun dit berriro ere. 

Eta, hala ere, ez dakit ama izatea izango den egingo dudan gauzarik ederrena. Ederra izango da, seguru; baina ez dezagun ahaztu erditu ez diren emakume askok egiten dituztela gauza oso ederrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.