Onintza Enbeita

Gabonak

2024ko azaroaren 28a
05:00
Entzun

Ezin dut saihestu. Ikusten ditut erakusleihoetan Gabon zuhaitzak salgai, eta begira gelditzen naiz. Gero neure buruari esaten diot ilobekin zuhaitz bat jartzeko ez dudala behar adornu gehiagorik; nahikoa direla daudenak. Gogoratzen naiz zenbat poztu ginen iloba ertaina eta biok katuek zuhaitza bota ziguten urtean: gauza berriak erosi behar izan genituen. Gure lagun batek arropa denda itxi zuen urtean ere asko poztu ginen: Gabonetarako gordeta zituen adornu guztiak hartu genizkion. Gero hasten naiz pentsatzen, eta gaizki sentitzen naiz: nola sartu diet umeei hau dena buruan… Ez, nik ez diet sartu. Atera ere ez, ordea. 

Orain ama izan behar dut eta nire bikotekideari munduan gutxien interesatzen zaizkion gauzak Gabon zuhaitzak dira. Uste dut ez eztabaidatzea erabaki duela: nik zuhaitza jartzen badut, berak ez du kenduko. «Kapitalismo zikina», esaten diot neure buruari. Umeari txertoak eman edo ez erabakitzeko errazago amore emango nuke Gabonekin baino. Ez da bakarrik kapitalismoa, hala ere: gu ere bagara. Hemendik ez bada handik sistemaren gurpilean sartuta gaude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.