Onintza Enbeita

Formak

2024ko azaroaren 24a
05:00
Entzun

Adin eta arlo askotako emakumeak geunden mahaiaren bueltan. Launaka igo behar genuen agertokira gure esperientziak edo iritziak konpartitzera. Hori baino lehen, ordea, kafea hartzeko parada izan genuen. Askotan eskertu diot bertsolaritzari kafe baten inguruan beste arte adierazpide batzuetan ari diren emakumeekin elkartu izana. Orduan ere hala nengoen. Gutako bat beste emakume eta gizon artista batzuez berbetan hasi zen. Ez dauka ezer txarrik berez. Kontua da atzerriko idazle bati buruz ari zenean formarik gabeko umea izan zuela esan zuela. Edo halako zeozer. Mahaian zegoen beste emakume batek esan zion ez dagoela zertan halako adjektiborik erabili, badirela gauzak esateko beste modu batzuk: «Formarik gabea bazen, formarik gabea zen», besteak.

Behin eta berriro etorri zait hitz horien oihartzuna neure bakardadean, eta behin eta berriro pentsatu dut ez genituzkeela halakoak onartu behar. Kafe haren bueltan formak ez galtzearren, beste batek zentzuzko formarik gabe hitz egitea onartu genuen, eta ez genuen egin behar. Ez dugu egin behar.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.