Onintza Enbeita
BIRA

Familia

2023ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Askotan egiten dut barre bertsolariok familia garela esaten dutenean. Agian izango da familiak izan behar lukeena idealizatuta daukagulako, baina ez dut beti bertsolaritza familia bezala bizi. Izan ditut pozak, baina ez dira egun guztiak onak izan. Izan ditut poz itzelak, baina ez dira bide guztiak errazak izan. Bidaide guztiak ere ez ditut lagun izan, baina asko hala sentitu ditut.

Bat-batean, bertsotan hala gertatzen baita gehiena, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak berrogei urte bete dituelako antolatutako jaira joaten zara, eta hunkigarria iruditzen zaizu. Familiako bazkarietako moduan: nahi ez duzunaren ondoan ez eseri eta kito. Haren loria-minutuan eutsi, berak ere zeurea eutsi beharko du eta. Ikusten duzu askotan deitu ohi diozun jendea, tarteka topo egiten duzuna, gutxitan ikusi duzuna, jende txapelketeroa... eta denak iruditzen zaizkizu beharrezkoak gauzek funtziona dezaten.

Ez gara familia bat, edo bai; ez dakit. Kontua da zerbait ederrak aurrera egitea ahalbidetu dugula denon artean, eta hori da batzen gaituena. Eta horrek batzen bagaitu, batuta eusteko aitzakia polita daukagu. Ez dugu urtero elkarrekin ospatu beharrik, baina tarteka ondo dago iraun dugula, eraiki dugula, sortu dugula eta deseraiki behar zena deseraikitzen asmatzen ari garela ospatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.