Ainize Madariaga

Eztabaida pribatua

2024ko otsailaren 15a
05:00
Entzun

«Eskola pribatuan haurra ezartzea hautatu duenak asumi ditzala gero ondorioak», hauxe zinegotzi baten erranak, hautua bagenu bezala euskaraz bizitzeko. Herriko etxeak zenbateko dirulaguntza eman behar zion ikastolari, horretan zetzan solasgaia. Edo sosik batere ez ematea, hori ere zilegi baita Frantziak administratzen duen Euskal Herriko herri batzuetan. Alta, segur dena da eztabaidaezina dela frantses eskola publikoari zenbat milaka euro doazen urte guziez. «Uste duzue ikastola ikastola izanen zatekeela publikoa balitz?», pausatu die galdera ikastolako guraso batek bertze kideei. Dago, publiko bilakatuko balitz, ez ote lituzkeen bidean galduko balio batzuk. Eskertzen duena da ikastolako giroa, gurasoen engaiamendua, hautu linguistikoa, haurren ongizatea eta pedagogia: parean den eskola frantses publikoak kordokan dituenak. Irudimena martxan ezarriz gero, nazio aske bat imajinatu beharko genuke, geure eskola publikoa bere baitan; boteretik, geuretik. Oraingo joko arau arrotzek ez baitute uzten bertze hauturik: ikastola pribatua bada, frantsesek beharturik da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.