garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Ezabatua

2015eko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Ohi bezala, artikulua idatzi eta Irunero aldizkarira igorri du Yurre Ugartek. Herrian nagusi diren kontuez dihardu, bere ikuspegitik, naturala den bezala. Medioak, ordea, atzera bota dio, bertan argitaratzen den lerro bakoitzak udalaren onespena behar duelako hitzarmenez (bestela ez baitago diru-laguntzarik), eta idazlearen azken paragrafoak ez du alkatearen bahea pasa. Baina zer demonio idatzi ote du, zer subertsio, zer perbertsio, zentsuraren atzaparretan erortzeko?

«[...]Seguru aski, alkate jaunaren dohainetako bat da aurrez aurreko ausardia eta presentzia, politikari gutxik erakusten dutena. Akaso bere garaipenaren gakoetako bat da. Ekain irundar honetan, azkenean, galdera zehatza bota dugu airera, baina; zergatik ezkutatzen ote du ausardia hori alardearen egunean? Zergatik, Udaletxean, guztion etxe publikoan, ez ote da ausartzen ongi etorria ematera alarde publiko bakarrari, emakumeak soldadu bezala integratzen dituenari? Botoa ematen ez dioten hiritarrek ere, errespetu osoarekin, hauteskunde kanpaina betean etxeko txirrina jo zienean, atea ireki zioten legez. Irun aurrerakoi, integratzaile eta solidarioa—agintean daudenen aipu literala da— zehazten hasteko beharrezkoak diren urratsetariko bat litzateke».

Santano jauna: #JeSuisYurre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.