Bira

Ez da sinplea

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Badakit jendeak beteta daukala burua hauteskundeen osteko panorama politikoaz eztabaidatzeko. Badakit gehienok nahiago dugula zoriontsu izango garen esparruetan jartzea arreta. Zoriona, egotekoan, eguneroko gauzetan dagoelako; eta horrela esanda hala ematen badu ere, ez da sinplea. Zoriona, badago, elkartzen gaituzten gauzetan dago. Azken batean, konpartitu ezin den zoriona garbigailuak jan duen loteria zenbakiaren antzekoa da: tokatuta ere, ezingo dugu erabili. Dena den, zoriontsu egiten gaituzten gauza txiki horietarako bidea oztopoz beteta dago, eta horrek izorratu egiten du zoriona. Umea izateko amorratzen dagoena ezin da haurdun gelditu, umerik nahi ez duena haurdun gelditzen da, mendeetan familiarena izandako enpresa itxi du beste anbiziorik ez eta lanean han hasi zenak, goizero egunkaria irakurtzea beste biziorik ez zeukana itsutzen ari da, babes ofizialeko etxeari uko egin dio lanik eta hipotekarik gabe gelditu denak, diruz ondo dagoena bikotekideak utzi du, dena ondo atera zaionari aitaren gaixotasunak ez duela bueltarik esan dio medikuak... eta lagun handi batek esaten dit bizitzan aukera bi daudela: zoriontsua izatea ala arazoak konpontzea. Guk arazo gehiegi konpondu behar izaten ditugu zoriontsuak izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.