Ainize Madariaga

Ez byte

2024ko uztailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hotelpalaciodearozteguia jotzean, agertuko zaizu eraiki duten webgunea. Nahiago dut hola, irudikeria bat basamortuan bezala, ihesi doakiela ideia toxiko hori zerumugan. Nahiago dut bai, byte-blokez altxa dezatela haien suntsitegia, porlanez eta Baztango harri gorriz baino. Balirudike, oraingoz, horretan lasai gaudela, partez, herriak irabazi duelako, baina zer preziotan? Herri-lurrak eta lengoaia begiratzearen aldeko kanpaldia, errazu, krimen hutsa duzu. Ez bazenekien, orain badakizu.

Hotela, urbanizazioa eta golfa egin nahi izan ditu Nafarroako Gobernuak Lekarozko Aroztegian, pribatu guti batzuen faboretan. Bulldozerez zangopilatuz baztandarren nahia, bozkatu baitzuen gehiengoak proiektuaren kontra. Kontra bozkatu zuen, lur horiek nahi baititu herriarendako, laborantzarendako, sos zikindutik garbi. Eta, bere aurka egin zuen ere urbanizazio hori, erdaldunez betetzeko ideia eraikitzailea aski iraultzailea izan baitzen bai, mundializazioaren modakoa.

Bazter orotatik joan bekizuela sostengua, 56.000 euroak baztertu arte.

Byte bakar bat ere baratzen ez zaien arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.