Onintza Enbeita
BIRA

Euskaraldia

2018ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Jarri dut txapa paparrean eta hor joan naiz kalera. Ohiko lekuetan ibili naiz goizean: Ahobizi izan naiz hala naizenik igarri gabe. Hala ere, betiko kafetegian galdetu egin didate ea non lor dezaketen txapa. Pozik esplikatu diet zer egin behar duten, oraindik garaiz daudela. Ez dakit zenbat kide aktibo gehitu dizkiodan Euskaraldiari, baina pentsatu nahi dut han egon direnetatik bi gutxienez izango direla berriak.

Berdintasun Sailak antolatutako sari banaketa batean izan naiz gazteekin. Gaur arte ez naiz konturatu zelako zortea den halakoak euskara hutsean egin ahal izatea. Ez baita denbora asko, herri ustez euskaldun batean, euskaraz eta gaztelaniaz egin behar izan genuela halako ekitaldi batean. Gazteek egindako proiektuak euskara hutsean egon dira, eta parte hartu duten politikariek ere euskaraz egin dute.

Neure burua tranpetan harrapatu dut, hala ere. Email bat erantzun behar nuen, eta bi aldiz pentsatu gabe, jasotako hizkuntzan erantzuten hasi naiz. Astiro, Onintza, astiro! Dena ezabatu eta berriro hasi naiz euskaraz. Ez zait erreklamaziorik etorri bueltan: edo dagoenean ulertu dute edo euskaraldia pasatu arte ez didate gaztelaniaz egin dezadan eskatu nahi. Batera izan zein bestera izan, gauza txikia, baina ederra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.