Onintza Enbeita
Bira

Euskal Herrira

2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Gipuzkoako zaborrak Euskal Herrira. Halaxe dio Gazte Sozialistek edo Sozialista Gazteek (ez dakit euskaraz nola diren) sare sozialetan zabaldu duten pegatina-muntaiak; argi baitago Euskal Presoak Euskal Herrira jartzen duen pegatinaren plagioa dela, mapa eta guzti. Poztekoa da sozialista zaharren ondorengoek Euskal Herria badela onartzea, baina tristea da halako gai baten kontura bromak egitea. Ez dut inoren minarekin jolastea gogoko, eta nahiago nuke neurearekin inork jolastuko ez balu. Batzuentzat, baina, denak balio du. Larriena, ordea, Gipuzkoako zaborrekin egiten ari diren diskurtso txatxua da. Badakit Gipuzkoak birziklatzen ez duenarekin zerbait egin behar dela, baina, beste lurraldeetan ere atez ateko bilketa astiro-astiro sartuz gero, agian nahikoa izango da ditugun zabortegiekin eta errauste plantekin. Euskal Herria osorik hartuta ere, ez da herri handia; beraz, azpiegiturak bana ditzakegu gure artean. Esaterako, sei aireportu ditugu, eta gehienak txikiegiak dira ganorazko hegaldi eskaintzabat egiteko. Lurralde bakoitzak bere gauzak izatea ondo dago, baina halako azpiegitura handiez ari garenean, zabortegiak edo errauste plantak kasu, ondo kalkulatu behar dugu ze eremu geografiko daukagun eta zer behar dugun benetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.