Onintza Enbeita

Euria

2024ko irailaren 17a
05:00
Entzun

Bikote galiziar bat pasatu zen atzo azokatik. Elkarri galderak egiten hasi ginen eta eguraldiaz ari ginela, gizonak esan zuen Galizian ez duela lehen adina euririk egiten: «Fama hori gelditu zaigu eta txiste asko egiten dira Galiziako udari buruz, baina lehengo aldean euri gutxi egiten du». Pentsatzen jarrita, hemen ere ez du lehen adina euririk egiten. Ez daukat daturik, baina inpresio hori dut. Kontua da elkarrizketan egon ez zen beste batek astelehenero esaten didala aurten ez duela inork klima aldaketaren ziririk sartuko. Euri asko egin duenez, isilik omen daude denak. Euri asko egin al du? Hori da nire galdera etengabea. Uda grisa egin du, hori garbi dago, baina gaur lau tanta eta bihar bost tanta, irail hasierara arte ez du euria zarra-zarra egin.

Atzo esan zidaten ez dakit nork esan omen duela urriaren 10erako elurra datorrela. Astelehenean berriro eztabaidatu behar dut klima aldaketa baden edo ez den. Edo ez. Honezkero eztabaidatzeari uzten ari naiz. Bakoitzak pentsatu dezala nahi duena, neuk ere horixe pentsatzen dut eta!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.