BIRA
Euria
Umeak ginenean, gure amak esaten zigun Jaungoikoa EAJkoa zela. Ez genuen oso ondo ulertzen zer esan nahi izaten zigun, baina urteekin ulertzen joan gara: beti erabiltzen zuen esaldi hori, manifestazio edo ekitaldiren batetik blai eginda itzultzen ginenean edo, geroago, gazte topagunean denda urez betetzen zitzaigunean. Purrusta besterik ez zen: Euskal Herrian normala da euria egitea. Gazte Topagunea Aste Santuko oporretan izaten dela kontuan hartuta, gainera, euri sasoi beteaz ari gara. Kontua da askotan sentitzen garelagafe samarrak edozein dela ere antolatzen dugun gauza. Euria edozein momentutan egiten duen herrialde batean bizi gara, baina amorratu egiten gara defendatzen ditugun gauzak, herriko jaiak edo familiako ospakizunak izorratzen dituenean. Eta hori gertatuko zaigu gaur ere; nahita euri eske luzaro ibili garenoi ere. Mundu guztia lehorteandagoenean, Nafarroa hegoaldean uztak izorratu direnean eta Araban ganaduarentzatbazkarik izango den ez dakigunean, Herri Urrats euriagatik izorratzea terriblea da. Bihotza erdibituta daukat euriaren eta Seaskaren artean. Biak dira beharrezko Euskal Herriaren biziraupenerako, baina egun bategatik ez lukete elkarrekin etorri behar. Euskararen kontrako erasoak atertzen ez direnez, euriak eman behar luke egun bateko tregoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu