Ez dakit zergatik eseri nintzen gizon baten ondoan. Trenera sartu nintzenean ez nuen leku hutsik ikusi, eta herrenka zabiltzala, zaila da bagoi batetik bestera joatea. Sartu nintzen eta eseri nintzen tipoaren ondoan. Hanka bat pasilloan nik, eta eserleku bat eta erdi beretzat berak.Ni baino argalagoa zen. Berehala errepasatu nituen pertsona lodiok garraio publikoan okupatzen dugun lekuari buruz kexatu izan zaizkidan pertsona guztiak. Bat libre utzi gabe madarikatu nituen guztiak. Eta ariketa mental hori egin eta gero ere, han jarraitzen zuen gizonak hankak zabalik mugikorrari begira. Ez nion ezer esan, baina saiatu egin nintzen nire lekua konkistatzen. Ez zegoen erraz. Pentsatzen hasi nintzen arrautza ederrak izango zituela hankak horrela eraman behar izateko: antzarek jartzen dituztenen tamainakoak, gutxienez. Bai, arrautza galantak izango zituen, baina figuratiboki: lasai baitzihoan besteok estu joan arren.
Esango duzue esajeratu egiten dugula guztia, neuk ere leku asko behar dudala ia ehun kilo naizelako, berez direla txikiak treneko jarlekuak. Hara, ordu biko bidaia neukan eta ordubete eta erdi egin nituen bere ondoan. Azken hogei minutuetan emakume bat eseri zitzaidan ondoan. Ez genuen elkar ukitu. Emakumeagizona baino potoloagoa zen.

BIRA
Espazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu