Onintza Enbeita

Eskakizunak

2024ko urriaren 10a
05:00
Entzun

Bat-batean ez dira beharrezkoak euskara eskakizunak. Pentsa ezazue, eraikin publiko bateko komunak garbitzeko ez da inorekin hitz egin behar. Argumentu klasista eta nazkagarria da, baina antzeko zerbait esan dute haren kontra agertu direnek. Eraikin publikoetako komunak garbitzea haiek diseinatzea bezain lan duina eta gogorra da. Eta eraikinak diseinatuko dituenak ere ez du agian beste inorekin lanik egingo eraikina marrazten ari den bitartean. Kontua da, bai batak eta bai besteak, agian, txostenen bat idatzi beharko dutela noizbait, edo lankideekin komunikatu, edo intzidentziaren bat zabaldu zerbait gertatu delako, edo lanpostuz aldatu ahal dutela, iruditzen bazaie. Eta orduan, beharko dute euskaraz idaztea edo irakurtzea edo hitz egitea. 

Nire eskakizuna, beste askorena bezala, argia eta garbia da: gure herrian eta gure hizkuntzan artatu gaitzatela hala behar dugun kasu guztietan. Eta barkatuko didazue, baina gaur eta hemen, ez da horrela gertatzen. Eta bat nazkatu egiten da bere bizitza hizkuntza arrotzetan esplikatzen, zerbait behar duen aldiro.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.