Onintza Enbeita

Errudunak

2024ko irailaren 7a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Pablo Gonzalez bahitua izan duten denbora guztian apenas egin dioten kasurik hemengo komunikabideek. Bai, tarteka eman dute haren berri, baina Polonian egon ordez Errusian egon izan balitz preso, beste zerbait litzateke. Gaurko munduan erabakita dago nortzuk diren onak eta nortzuk daukaten gaizki doan guztiaren errua. Geopolitika genozida hau kontrolatzen dutenek ez dute iritzi kritikorik nahi. Sudurraren puntan jartzen zaiena lasai egiteko, beharrezkoa dute besteok sinets dezagun Ukraina dela biktima bakarra, Palestinako genozidioa Hamasek hasi zuela urriaren 7an, Madurok ez dituela hauteskundeak irabazi... Errusiako oposizioko kide baten alabak esan ei du badakiela Pablo Gonzalezek bere familiari buruzko informazioa batu zuela zerbitzu sekretuei emateko. Haren ziurtasuna ziurra bada ere, Poloniak ez ditu esandako akusazioak eta probak aurkeztu Gonzalezen kontra. Hemengo komunikabide gutxi saiatu dira informazio hori kaltetuarekin edo haren emaztearekin kontrastatzen. Errudun bat eraikitzen ari zaizkigula ematen du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.