Itxaro Borda

Errota berri maiteak

2024ko abenduaren 19a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken urteotan, kontsumoaren jaidura maldan behera omen doan bitartean, hiriek —Donostiak edo Baionak adibidez— jendeak atiratzeko errota handiak jarri dituzte. Ez dut erranen merke direla, baina prezioa gehiengoaren moltsen neurrikoa dela onartu behar dut. Eta egia da, arrautza kusku dilingotu haietatik hiria ageri dela, zabal-zabalik, Errobi eta Aturri ibaien gurutze gunea mirets daiteke, eta gainera, han goian zaudenean, haizetan balantzaz eta zalantzaz, balizko lanjerraren zirrara ere nabaritzen ahal duzu!

Eta Eguberri aitzineko egunetan jendea badator Baionara, trumilka, bereziki hegoaldetik, euskara eta gaztelera nahas entzuten direla, behar bada gaztelera euskara baino gehiago... baina ixo! Asteburuetan mamu diafanoak askatzeko ekitaldiak iragartzen dira, ardo beroak edatera gonbidatzen gaituzte eta sustut erostera, zer nahi erostera, objektu futilak barne, erosten dugun ber.

Zerupean ireki supermerkatu erraldoi honetan, Carrefourren edo Eroskin bezala, lerroak badira, lerro mardulak, lerro luzeak eta hor, pazientzia da kalitaterik preziatuena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.