Ainize Madariaga

Errepika-pena

2024ko apirilaren 11
05:00
Entzun

Auzolanean pintatzen ari ginen, metro-karratu guti batzuetan lagun anitz. Hala, usaiako konbentzio sozialak aginduko lituzkeen elkarren arteko distantziak ez genituen errespetatzen. Horren besapea hemen, haren orkatila hor eta ene ukondoa hantxe. Pintoreak tindatuko bagintu bezala, taula batean lagun guziak sarrarazi nahian, tinkatuz ahal bezainbat, gorputz-adarrik kanpo utzi gabe.

Halako batean, zentimetro eskasetara nuen murrutik urrundu dut begirada, begien pausatzeko istant batez, eta begiratu diot gure lanen aitzinamenduari. Berniza ezartzen itsuki kontzentratua den adiskideari so gelditu natzaio: irria nagusitu zait orduan, eta karkailak ezin izan ditut disimulatu: bere mugimendu laster eta errepikakorrek eraginik. Komikoa bilakatua da laguna, duintasun oro galdurik.

Errepikapenaren gaitasunaz ohartu gara orduan: GIFak aski dira ikustea. Baina komikoa bezain tragikoa izan daiteke errepikapena. EEPk euskararendako aitzinkontu eskas bera errepikatzeak ez baitu neholako graziarik.

Berez, errepikatzea latinezko repetere-tik heldu da: ulertzeko xerkatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.