Onintza Enbeita
BIRA

Errelatoa

2022ko azaroaren 20a
00:00
Entzun

Ez dago azaroaren 20rik arnasa sakon hartzen ez dudanik. Gaur bezalako egun batez hil zituzten Santi Brouard eta Josu Muguruza; 1984an eta 1989an, hurrenez hurren. Justiziak poetikoki ere ez du bere burua erakutsi hilketa haien inguruan. Batzuetan justizia poetikoa deitzen dioten seinaleren bat egiten du bizitzak, baina kasu honetan, hilketak gutxi ez balira bezala, Franco, Primo de Rivera eta Cayetana Albakoarekin konpartitu behar dute efemeridea. Xehetasun txikia da. Ez du ezer aldatzen historiaren joanean, baina hain egun seinalatuan ezin du izan batek zenbait izen entzun edo irakurtzeko gogorik.

 

Orduan, gure amaren deskonfiantza sena pizten zait: eta nahita egin balute horrela? Hau da: eurek hainbeste maite izan zuten haren heriotzaren urteurrenean hil bazituzten nahita hainbeste gorroto zituztenak? Litekeena da. Hori jakiteko, ordea, egin zutenek eta haiei ordaindu zietenek ardura hartu behar dute: behingoz egia esateko ardura. Euskal Herriak merezi du badakiena egiazta diezaioten: garai hartako Espainiako Gobernuaren babespean egin zituztela hilketa haiek. Egiak barkamenak baino gehiago balio du. Egia esatea barkamena eskatzea baino ariketa zintzoagoa da. Egia bakar batek, ordea, errelatoa bat eta bakarra izatea eragotzi dezake, eta hori ez dute nahi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.