Itxaro Borda

Erori da!

2024ko abenduaren 6a
05:00
Entzun

Beti agonian irudikatzen den Frantziako V. errepublikak kolpe latza hartu zuen herenegun. Ez zen horrelakorik agitu 1962az geroztik. Gobernu bat erori da, diputatuen eta menturaz herritarren parte handi baten esku-zarten artean. Michel Barnier-en taldea ilegitimotzat jotzen dute gertakariaren biharamunean hainbat eta hainbat komentatzailek. Hiru hilabete iraun du, errekor bat! Macronek ez zuen sinesten ahal horrelakorik gerta zitekeenik eta jagoitik, eskuin muturrari ahurra luzatzea leporatzen dio ezkerrari. Haserre gorrian dago gizona sozialisten aurka... eskerrak Donald Trump datorkiola, izkinen leuntzeko eta Notre Dame katedral berrituaren estreinatzeko!

Nire lankide ohi bat beldurrez dabil, Frantzia oraino ere gobernurik gabe delakoan, nahiz eta presidenteak hitz eman duen 24 orduz jarriko diola Barnierri ordezkaria. Saiatu naiz lasaitzen: hurrengoa ez dela okerragoa izanen, antiekologista, homofoboa, burgesa, biolentoa, antisoziala, hots kontserbadore errea zelako gaur artekoa. Ez dut uste asko lagundu nuenik... gerokoak geroko ezta? Bitartean goza dezagun!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.