Onintza Enbeita

Erdigunea

2024ko azaroaren 19a
05:00
Entzun

Asteleheneroko elkarrizketetan ibili ginen atzo ere. Jende askok esaten zidan triste dagoela azoka; ba bai, halaxe dago. Eta kontziente gara guztiok. Ez dut ikusten, baina, instituzioek ezer egiten dutenik indartzeko. Betiko moduan jartzen dute dena, eta baserritar batetik bestera hiru, lau zein hamar mahai hutsik badaude ere, ez dute ezer egiten. Gustu gehixeagorekin kokatu gintezkeen akaso. Inertziaz funtzionatzen dugu, hala ere. Betiko moduan muntatzen dituzte mahaiak, eta gu geure betiko lekura joaten gara: astelehenero. Batek ez daukalako saltzeko ezer, beste bat nazkatu delako edo tartean batzuk hil ere egiten direlako, gero eta gutxiago gara astelehenerokoak. Eta inork ez du ezer egiten. Inork ez du ezer egiten azokan bertan, eta inork ez du egiten ezer gazteei lurrean instalatzen laguntzeko.

Atzo esan zidan batek udalak nahikoa egiten duela lekua utzita. Pentsatu nuen agian hori izango dela zenbaiten arazoa. Herriaren erdi-erdian gu bezalako lau ameslarik izatea lekua, ingelesezko izena duen zerbait oso ponpoxoa izan beharrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.