Samara Velte.
BIRA

Erasoena

2016ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Amaitu dira sanferminak, eta albisteek ez dute hutsik egin: egunero-egunero irakurri ditugu sexu erasoei buruzko tituluak. Elkarretaratze erraldoi baten atarian plazara sartu ezinik atera gara, eta, hala ere, une deserosoak pasatu ditugu bakarrik etxeratu garenetan. Halako osotasun baten parte bihurtu dira gauza beraren aurpegi desberdinak: ohikoa, eta, hala ere, desberdina. Angel Errok herenegungo zutabean aipatzen zuen aurtengo sanferminen ostean indarkeria matxistaren aurkako jarrera publikoak ezin izango duela berriz atzera egin, salaketak festa zeharkatu duelako erdi-erditik.Txupinazoaren eguneko erasoarekin, jendeari barruan zerbait hautsi zaiola dirudi, eta osasuntsua den haserrea piztu dela; «Aski da», dioen hori. Horri gehitu behar zaio beste salbuespen bat: erakundeek ere ondo erantzun dutela bortxaketaren kasuan. Ez litzaiguke hainbestekostatu behar Poliziaren jokabidea oraingo honetan txalotzea, ez eta epailearena ere: ez zait beste modurik bururatzen erasoak sufritu dituzten emakumeek salatzeko eta ikusi ditugun moduko babes adierazpen publikoak eragiteko. Erasorik ez gertatzea baita helburua, baina, bitartean, gertatzen direnetan aurkako fronteak indartzea da bidea. Batez ere, Euskal Herriko festa gehienak orain hasiko direla kontuan izanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.