Onintza Enbeita

Erakusleihoa

2024ko urriaren 29a
05:00
Entzun

Urriko azken astelehena izan zen atzo. Atzokoa eta haren tamainako beste azoka famatuak Euskal Herriko nekazaritzaren erakusleiho direla entzun nuen. Hobe genuke hala balitz! Salgaiak bai izan ziren jende xume askok egunero egiten duen lan gogorraren emaitza, baina atzo Gernikan izandako giroa eta jendetza ez dira sektorearen ispilu. Ez geundeke gaizki atzoko jendearen hamarren bat bere herrian astero egiten den azokara joango balitz, edo beste ehuneko hamabostek noizbehinka etxetik hiru minutura duen baserrira ostera egingo balu esnea erostera, edo atzoko jendearen lagin txiki bat prest egongo balitz eskatzen dugun prezioa ordaintzeko. 

Baserritarren errealitatea gordina da: udal askok inertziaz mantentzen dituzte azokak, ez badugu intentsibora salto egin nahi ez gara administrazioaren interesekoak, eta erosleek nahiago dute supermerkatu handietan janari txarra erosi merkeagoa delako. Atzo erosle, ordezkari politiko eta teknikari askok aterako zuten paparra Gernikan, baina gu ohituta gaude paparra lurrari begira dugula lan egiten.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.