Itxaro Borda

Emakume

2024ko abenduaren 5a
05:00
Entzun

Atzoko zutabeari luzapen bat egitea zilegi bekit. Ez da hagitz gozo frantses akademiaren hiztegi berrian emakume gisa zehaztua izatea: haurrak munduratzea baimentzen dieten ezaugarri sexualekiko izate humanoa da. Zer dira, orduan, haurrik ez duten andereak edo menopausiatik pasatu direnak? Simone de Beauvoir handia bere hilkutxan bridak karruskatzen imajinatzen dut, amatasun soilak ez zuela emaztea definitzen idazten eta errepikatzen zuelako! Hiztegi horretan, bestalde, heterosexualitatea naturala da, horren ondorioa delarik homosexualitatea ez dela hala...

Aldi berean, eskoletan urtean hiru orduko heziketa sexuala emateko xedearen kontra altxatu dira hainbat muturreko elkarte kristau eta kontserbadore. Nahiago dute, iduriz, haurrek eta gazteek sexu-jardunen inguruko jakitatea gune pornografiko biolentoen bidez berengana dezaten, harraparien esku erortzea arriskatuz eta, ororen buru, emakumea ezaugarri sexual sinplez apaindua den gizakia dela kontsideratuz. Ezin uka ele-bildumak gizarte baten mirailak edo ispiluak direla: nolako herri, halako hiztegi... eta gainera errimatzen du!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.