Itxaro Borda

Elkor eta itsu

2025eko otsailaren 25a
05:00
Entzun

Deus jakin nahi ez duena baino elkorragorik ez dago. Bayrou lehen ministroak halatan, belarriak ezkoz tapatuak dituela dirudi, Betharram eskolan gertatu biolentzia eta bortxaketa egikeren aitzinean mutu egon delako. Nola erran dezake ezer ere ez zekiela, nerauk adibidez, banekielarik zer pasatzen zen Biarnoko eskola katoliko horretan. Ikasle zintzoak ez ginenean, Betharramera edo Domintxainera igorriko gintuztela mehatxatzen gintuzten gurasoek, bizitzea zer zen ikas genezan.

Eskoletako biolentziak, sexualak barne, normalizatuak bezala ziren gure baserritar jendarte sumituetan. Haur mukizuak, larderia hitz kanonikoaz estaltzen zuten beldurraren eta zirrika moralaren mende plegarazten zituzten. Eta Paueko zein departamenduko notableek, klase popularrak klase lanjerosak ustekizunaren ildotik, bortizkeria itsu hori garatzen utzi zuten beraien haurrak ez zituelako hunkitzen. Ikasle gehienak gainera, hor ziren, beren gaiztakeria naturaletik zuzenduak izateko. Funtsezko heziketa. Gure zaharrek horrela hezten zituzten idi pareak, dena akuilu zizta eta dena laido...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.