Koloreak zenbat pisu duen. Eta kolore hori nolako mezuek apaintzen duten, datxezkion diskurtsoak argiagoa edo ilunagoa egiten dute Pantonea. Lakartxelako mazeletako berdeak edo goitikarenak ez dute poesia bera. Eltzegorrek berde zaleak nahi zituen denak. Hidrogeno grisa edo xuria, gaua eta eguna bezain muturrekoak omen dira. Lehena, gas naturala —energia fosila— xahutuz eta CO2 isuriz kausitzen den gasa da. Xuria, berriz, planetak berez duen hidrogenotik lortzen dute. Azken hau proposatzen dute trantsizio ekologikorako aitzinamendu handi, CO2 isuriak handizki mendratuko baititu, eta, ez omen baita aski energia kontsumoa apaltzea ere. Distantzia handietarako kamioi eta autobusen kasuan, abiazioan edota industriako egin molde zenbaitentzat. Petrolioaren suzedaneo berdea litzateke, nonbait. Baina, esperantzaren koloreak baditu oraino itzal handiak. Kontinente guztietan ba omen da berezko hidrogenorik, baina zer heinetaraino da berriztagarria? Zuberoan hasiko dira ikertzen hidrogenorik baden, Frantziak eman berri baitu manua. Pennsylvania berdea?
Ekialdeko western
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu