Itxaro Borda

Eguzki Harriak

2025eko otsailaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Duela hiru mila urteko Eguzki Harri batzuk aurkitu dituzte arkeologoek Danimarkako Bornholm izeneko uhartean. Harri lauak dira, zapalak, errondak. Gainean eguzkia irudika dezaketen hari konzentrikoak dakartzate, lore eta belar grabatuekin nahas. Garai hartan, 2910 urtean preseski, Islandiako sumendiren bat zartatu zen. Hainbat hamarkadatan ipar Europa osoa ilunpe hotzean atxiki zuen hodei trinko eta astun batek. Borobil horiek orduan landu omen ziren eguzkia itzul zedin otoizteko, edo mende beldurgarria ahitu eta, eskerronez, eguzkia itzuli zelako.

Octavio Paz idazle mexikarrak badu, 1957an plazaratu zuen poema haluzinatu bat, Piedra de Sol deitzen dena. Heriotza, denbora, maitasuna eta errealitatea, gehienetan zirkularrak direlako guziak, aipatzen ditu bertan. Bakartasun latz batean izkiriatu zuen Madrileko hotel merke batean. Euskarazko apaindura bat eman nion eta testuaren irakurketa musikatuan parte hartu nuen nik ere, Jean-Philippe Lerenburu eta Aida Forest adiskideekin batera, Isturitzeko harpeetan: hauxe da ene memoria troglodita... ekiaren aiduru!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.