Onintza Enbeita
BIRA

'Egin'

2023ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Jende askoren ustea da, Egin egunkaria goizero kioskoetara iristen zenean, mundua orain baino leku hobea zelabizitzeko. Inork kontatu nahi ez zuena kontatu zigun Egin-ek urte askoan, eta hain justu ere horrexegatik itxi zuten. Eta hainbat jende atxilotu zuten, eta gero hainbat urte itxaron behar izan zuten epaiketa egin arte, eta kartzelara sartu zituzten kazetariak. Kazetaritza egitearren epaitu eta zigortu zituzten Egin-eko kazetariak, administrazio kontseiluko kideak eta zuzendaria. Orduko irudiak ikusten hasteak urdaila pixka bat estutzen du orain: gero eta hutsune gehiago daude. Eta kazetaritza-proiektu hura egia bihurtu zutenei inork ez die barkamenik eskatu kartzelatu zituztelako, edo haien adierazpen askatasunaren kontra polizia bidali zutelako gau batez, edo haien ametsak zanpatu egin zituztelako. Badoaz, eta gauzak nola diren ikusita, gure memoria da injustizia haren arrastoa gorde dezakeen bakarra.

«Berrehun agente armatu etorri ziren Egin ixtera, eta han papera eta tinta baino ez zegoen», esan zuen behin Jabier Salutregik. Ez dakit heriotza nola sartuko zitzaion gauez etxera, baina espero dut papera eta tinta poltsikoan sartzeko astia utziko ziola. Ezin baitut beste modu batera irudikatu Egin-eko azken zuzendaria: mundua kontatzen eta munduari kontatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.