Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Egia

2012ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Garai politiko berriak gatazkaren taularatze berriak eskatzen dituenez, ari gara, pixkanaka-pixkanaka —haatik astiro—, proba saioak egiten. Euskadi Irratiak, esaterako, aurrez aurre beharrean elkarren ondoan jarri ditu aste honetan Ramon Etxezarreta eta Pernando Barrena, jendaurrean solasean. Elkarren ondoan diot, saioaren haria izan zelako erakustea gatazkak,eta bateko zein besteko jazarpenek, mutur etsaituetan jarritako politikariak izanagatik badirela bien artean hurbilketarako hari muturrak, eten erabatekoaren ordez.

Eta giro horretan, ezinbestean, fetitxea hizpide: errelatoa, kontakizuna. Jendartera elkarrenganako begirunea ekartzeko tresna izan behar duela iritzi zion Barrenak, eta, horrenbestez, askoren eta desberdinen artean osatua beharko duela. Ildo bertsuan, ahots ugariz gertatutakoa kontatzeko deia Etxezarretak, baina esplikazioaren tentazioan erori gabe. Funtsean, norberaren bizipenetatik zintzo aritzekoa eta besteari entzutekoa.

Ez da abiaburu txarra bata zein bestea kontakizun bakar eta orohartzailetik urruntzea, hots, Egia, absolutu miragarri hori, nahi izatetik. Izan ere, egiara hurbilduko bagara, egia osoaren jabe izateari utzi beharko diogu lehenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.