Itxaro Borda

EDEH2

2025eko otsailaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Eskuinera plegatzen duten buruzagi guztiz gehienek beraien herriak, nahiz eta planeta honetako aberatsenak izan, dekadentzia larrian irudikatzen dituzte eta herri horien berriz zutik emateko neurriak hartzen dabiltza boterera heldu orduko. Herri txikiek aldiz, igande arratsetan ETB1-eko pantailatik ikus dezakegunez, beren infernuarekin kontentatu behar dute. Batzuetan, hargatik, paradisu totalitarioa baino, hobe da naski, infernu demokratikoa. Baina bego.

Hasten bagina gure lurrak, gure jendeak, gure euskara(k) maitatzen edo beren hurri eta txikitasunagatik, handiak izan daitezkeela imajinatzen? Beharbada, orduan, urrats bat egin genezake euskaldun gisako barne-bakerantz. Halako frustrazio permanente batean gabiltza, izpirituak larre hutsetan alhan, garenaz poztea sekula lortu gabe, insatisfakzio etengabean, eta horrek, ele ederrak ezpainetan datozkigun makurraren predikatzaileak suharki segitzera eramaten gaitu. Goizetan jaikitzen garenean, zergatik ez genuke, guk ere, beste batzuek bezala, Egin Dezagun Euskal Herria Handi mantra eragilea errepikatuko?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.