Itxaro Borda

Distortsioa

2025eko apirilaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hilabete honen hasieran Marine Le Penek egin zuen diskurtsoan, bost urterentzat inhabilitatua izan ondoren, Martin Luther King amerikar beltzen diskriminazioen aurka aritu zen bakegileari konparatu zion bere burua: «Martin Luther Kingen etsenplua hartuko dugu» adierazi zuen emaztekiak, epaile tirano eta gorrien kontra eramango zuen bere bataila berria aipatuz. 

Memphisko hotel batean, 1968ko apirilaren 4 batez, James Earl Ray segregazionistak erail zuen apez protestantearen semearen ihardukia jaso zuen frantses prentsak handik gutxira. Hauexek dira Martin Luther King III.aren hitzak: «Historiaren distortsio ezegokia da hau eta justiziaren alde borrokatzeko ekin dutenen sakrifizio onartuaren memoria zikintzen du…». King familiaren gustuko, Marine Le Penek eskubide zibikoak bermatzeko ari izan zen buruzagiaren eginkizunen zentzua desbideratzen du eta King zenaren herentzia politikoa gaindi ezina dela oroitarazten dute... bereziki gorrotoa, banaketa, mespretxua eta familia aberasteko gula ikur gisa daramatzan eskuin muturreko frantses politikariaren partetik...

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.