Heterokeriari bueltaka nabil nire buruan. Uxue Alberdiren azken liburuak du errua, baina ez berak bakarrik. Norbaitek liburu bat idazten duenean, hura irakurri eta identifikatuta sentitzen bazara, arazoa ez da idazlea: zure bizipenak dira. Liburuko ipuinetako batean lagun biren arteko elkarrizketa eder bat badago. Ez da haien elkarrizketako gai zentrala, baina momentu batean batek besteari aitortzen dio sekula ez zela desiratua sentitu urte asko izan arte. Niri ere gertatu zait. Ez dakit lesbiana izan banintz hala izango zen, baina espabilatu ginen arte, gizonen onarpena bilatzen genuen egiten genituen gauza guztietan. Horretarako hezi gintuzten. Eta gizonen onarpena izateko, haientzat erosoa zen moduan egin behar genuen bertsotan zein larrutan. Eta argi utzi ziguten beti zergatik ez ginen gu erakargarriak baina gure lagun argalagoak, isilagoak, barre barrurantz egiten zutenak... bai. Eta gorputz batzuk marraren beste aldean kokatu gintuzten: desiragarriak ez diren gauzen multzoan. Eta zenbat kosta zaigun hortik ihes egitea.
Desiragarriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu