Onintza Enbeita

Desikasteaz

2024ko urriaren 22a
05:00
Entzun

Beste gauza batzuk desikasi ditugunean ikasi dugu ez dugula umerik diagnostikatu behar jaio baino lehen. Hala ere, jendeak mutila edo neska dakardan galdetzen dit, eta ez dut beti asmatzen nola erantzun. Badakit berak erabakiko duela bere generoa, baina bizi garen lekuak eta galdetzen duen jendearen adinak pedagogia egiteko beharra sortzen dit. Orduan, konturatu naiz aldiro ari naizela azalpenak emateko modua asmatzen, edo bordea izan gabe erantzun pedagogikoak sortzen neure buruak barregura eman didanera arte: zakila dauka, biologikoki arra dela esan digute… badago ea neska nahiago ez ote nukeen galdetu didanik ere, eta horiei esaten diet, agian, hala izango dela. 

Ondo eta gaizki eta ikasi eta desikasitakoaren araberako konbertsazio horietako batean, asko maite dudan artzain bati esan nion: «Zuk neska izango zela esaten zenidan, baina nire umeak arrautzak ditu». Orduan berak lasai erantzun zidan: «Kostako zaio amaren adinakoak izatea!». Hara! Pentsatzen ez dugun jendea ere ari da desikasten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.